Idatz & Mintz literatura aldizkariaren 69. zenbakia argiratu barri dogu, aurreko joereari jarraituta, hainbat eratako testuak dakarzala.
Enrique Morentek azalerako egindako irudian Bizenta Mogel gogoratzen da, testuetako baten aitatu egiten dala-ta. Gure arteko idazleen testu sortu barriakaz batera, literatura unibersaleko idazleen ekarpenak, eta herri-literaturako gaiak osotzen dabe alea.
Narrazinoan, Miren Agur Meaberen “Je suis, ni naiz”, Iratxe Ormatza Imatzen “Monika eta Moha” eta Inaxio Lopez de Aranaren “Karakorumetik gora”.
Olerkietan, Luigi Anselmiren “Bost poema” eta Galder Urzaaren “Hipozentroa”.
Jabier Kaltzakortak “Zeanuriko dantza-kopla sorta polit bat” erreskatau dau, Arratiko kopladiari gehitzeko.
Xabier Boveda literatura unibersaleko idazleak hurreratuten jarraitzen dau. Oraingoan Flann O’Brien irlandarra dakarsku, eta haren kontakizun bat euskeratuta, “Anbrosio” izenekoa.
Amaitzeko, Iñaki Sarriugartek Olga Tokarczuk idazlearen barri dakarsku, Nobel Saria hartu dauela-ta, ezusteko atsegina gozatzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.