Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren udako alea argitaratu dogu, 72garrena. Beteta dator oingoan be, bai idazleen aldetik bai maminaren aldetik. Azaleko irudia Enrique Morentek egin dau, gure etorkizuna amalurragaz lotuta agiri dala, lur planetaren gaineko kontzientzia hartu daigun.

Miren Agur Meaberen “Amodiozko zazpi itsas poema berri (niretzat behintzat)” lanak emoten deutso hasierea ale barriari.

Horren ostean, Peru Amorrortuk sinatzen dau “Carpe Diem eta euskararen fruitu klasikoa”, esaera horrek euskal literaturan izan dituan aldaerak azalduz. Lourdes Unzuetak “Umezurtz jaio zinan” bizitza barriari buruzko kontakizuna egin dau. Jabier Kaltzakortak “Xarmagarri bat dit maite bihotzeti kantua”z dihardu, aldaera barriak eskainiz.

Iratxe Ormatzak “Beso-hutsik”, Luigi Anselmik “Lau poema” eta Inaxio Lopez de Aranak “Iheslaria” idazlanak egin dabez. Xabier Bovedak Tonino Guerraren testu hautuak ekarri ditu.

Bestalde, kritiken atalean, Amaia Iturbidek “Li Bai, sentsazioak partekatuz” eta Andres Urrutiak “Bizi simple bat. Añesa Etxebarne Coyos” artikuluetan aitamen bana egin dabe. Sebastian Gartzia Trujillok “Lauaxeta poeta erromantikoa? Existentzialista?” galderen bueltan jardun dau oingoan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.