Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta aldizkariaren zenbaki barria agertzera gatoz, 71garrena honezkero. Ale honetan ohiko kolaboreen lanak aurkituko ditugu.
Azaleko irudia Enrique Morentek egindakoa da.
Sorkuntzako idatzien artean, Miren Agur Meaberen “Kurkuiloa modu minorrean”, Luigi Anselmiren “Vikingoaren itzulera”, Iratxe Ormatza Imatzen “Datafonoa”, eta Galder Urzaaren “Poema” dakarz ale honek.
Jabier Kaltzakortak ahozko literaturari heldu deutso oraingoan be, “Duvoisin kapitainak bildutako 105 esaera zahar argitaragabe” artikuluan, orain arte ezagutzen ez zan Duvoisinen corpus hori argitara ekarriaz.
Xabier Bovedak literatura unibertsala gurera ekarteko beste pauso bat egin dau, oraingoan Pere Casaldàliga i Pla aurkeztuaz, eta haren testu hautuak euskeraz emonaz.
Amaitzeko, Inaxio Lopez de Aranak “Euskarazko lehen soinuen sailpena” artikuluan, euskeraz egindako grabazinoen barri emoten dau.
Zenbaki hau urteko bigarren alea da, maiztasun horregaz argitaratzen da eta.
Gozatu daizuela.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.