Idazlagun zerbitzua emoten hasi gara Lakuan. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak bertako langileei emoten deutsien laguntasuna da, idatziz euskerea erabili daien. Helburua da idatzizko sorkuntza bultzatzea euskerea ondo-ondo ez dakien funtzionarioen artean be.
Beraz, beharginek beharreko idatzizko testuak euskeraz egin, eta zerbitzu horretara bialtzen dabe testua, han zuzendu eta oharrak egiteko. Zuzenketa ez da kanpora begira testua ondo joan daiten, ezpada behargin horren mailaren araberakoa, berari hurrrengo idatzietan lagunduko deutsien oharrak egiteko. Zuzenketa didaktikoaren zergaitia, azalpena eta konsultarako dokumentazinoa eskaintzen jakez erabiltzaileei.
Euskeraz sortutako era guztietako idazkiak zuzentzen dira: mezu elektronikoak, gutunak, oharrak, aginduak, txostenak…
Idazkiak hobetzeko proposamenak egiten jakoz laguntza hori eskatzen dauen edonori. Helburua da idazkiak sortzean langileek euki leikiezan zalantzak argitzea: arauak, esamoldeak, estiloa, sintaxia, ereduak, terminologia…
Eskariaren arabera, persona bat edo bi egoten dira Lakuan bertan, zuzenketak egiten. Izan be, berehalako erantzuna emoten da posta elektroniko bidez. Berehalako zerbitzu praktikoa da, beharginei lan-eginkizunetan sortzen jakezan zalantzak argitu ezeze, euskeraz sortzeko gaitasuna handitzeko be.