Udako Ikastaroak 50 urte bete baditu, persona askoren lanari eta ekarpenari esker izan da. Hasieran 20 ikasle baino ez ziran, handik urte batzutara 800. Horrek hainbat beharrizan eragin ebazan: ikasketak mailakatzea, metodologia zehatza eratzea, azpiegitura atontzea, irakasleak batzea, materialak prestau eta argitaratzea…
Horretan jente askok parte hartu izan dau era batera edo bestera. Danak euki dira gogoan ospakizun-egunotan, eta danei euren ekarpena eskertu guran, ordezkari batzuk omendu dira.
Alde batetik, lehenengo bost urteetan ibilitako irakasleetatik gaur egun ondino gure artean dagozanak: Jesus Mª Agirre, Adolfo Arejita, Jesus Eguzkiza Eguzki, Jesus Antonio Etxezarraga, Ander Manterola, Angel Mari Unzueta, Jose Felix Zamakona eta Lontzo Zugazaga.
Udako Ikastaroak ikasturtean jarraipena euki eban urte askoan. Hainbat urtetan 18 herritan emoten ziran eskolak urtean zehar, gero udan jarraitzeko aukerea egoala. Urte gehien iraun eta ikasle aldetik ugarienetakoak izan ziran Bermeo, Mungia eta Sopelako taldeak. Horregaitik, ikasturteen arduradunen artean, hiru herrietakook omendu ziran beste guztien izenean, hau da, Bene Markaida Sopelakoa, Kontxi Gabantxo Bermeokoa eta Juan Cruz Gorostiza Mungiakoa.
Sari-emoileak Jokin Gorozika, Labayruko Artezkaritzako presidentea, eta Josemi Vidales, gaur egun euskaltegiko arduraduna, izan ziran.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.