Labayru Gaur

0

Heldu gara ikasturte amaierara eta oporrak hartzeko unera. Covidak baldintzatutako urtea izan da, zalantza barik, bai jentea batzeko kontuetan (ikasle-taldeak, batzarrak, ekitaldiak), bai eginkizunetan. Ha ta guzti be, gorabehera handi barik joan da, aurretik hartutako neurriei esker segurutik.

Eskolak, itzulpenak eta teknikarien lanak danak bete ahal izan dira. Arlootan hainbat lehiaketatara aurkeztu dogu, bai batzuk be irabazi be, aurrerantzean lana ziurtatzeko.

Hiztegiko eta gramatikako jarduerak eten barik egin dira, unean uneko egoerara egokituta.

Herri ondareko programak aurrera doaz, hainbat gai tartean dirala: Bediako ibilbideak, Bilboko bendejerak, Busturiko lexiba-harriak, herri-egutegia Gatikan, Zamudioko baserriak, Gipuzkoako inauteriak, Arratzuko toponimia. Bibliografia aztertzeaz ganera, argazki zaharrak lortu eta barriak egin, eta herrian herriko lekukoei grabazinoak egin behar izaten dira holako egitasmoak aurrera eroateko.

Argitalpenetan bi egin ditugu aurten oraingoz, baina beste lau bidean dira urtean zehar aterateko. Aldi berean, astean-astean interneten lexikografiako, gramatikako eta ondareko edukia argitaratzen dogu, gero boletin elektronikoen bidez eta sareetan zabaltzen dana.

Eta horregaz guztiagaz batera, zehar-lerroak aiatatu behar: prestakuntza saioak, euskera-plana, komunikazino-plana eta auditoria digitala besteak beste.

Orain oporrak eta atseden hartzeko ordua dator, irailean barriro oratuteko amaituteko dagozan egitasmoei eta ikasturte barriari. Ondo ibili eta laster arte.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.