Labayru Gaur

0

Oporrak hartzeko puntuan, datorren ikasturterako eskolen eskaintza prest daukagu. Barriro be era guztietako ikastaroak prestau ditugu, ikasturte osokoak, hiruhilekoak, autoikaskuntzakoak… Ganera, maila guztiak eskainiko dira, ikasle bakotxaren beharrizanetara egokituta.

Informazino orokorra webgunean dago. Matrikula irailean egin ahal izango da, eskola gehienak urrian hasiko dira-ta. Lehenengoz gurera ikasten datozenek sarrerarako proba bat egin beharko dabe, ze mailatan sartu erabagiteko.

Dana dala, gogoratu irailean bertan beste ikastaro mota bi eskainiko ditugula: alde batetik euskera-teknikari eta -trebatzailerako hamabost eguneko ikastaro trinkoa; eta bestetik HABEko azterketen bigarren deialdia prestatzekoak. Ikastarook irailaren 9an hasiko dira, eta hilaren hasieran egin daiteke matrikulea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.