Labayru Gaur

0

Ikasturte barria urrian hasiko da Labayrun, eta honezkero matrikulea egin daiteke gure bulegoetan. Eskaintza zabala dago, ohiko mailak egin gura dabezenentzat, nahiz azterketa ofizialetara aurkeztu gura dabenentzat.

Euskera maila guztiak ikasi daitekez gure artean, batuaz nahiz bizkaieraz. Horrez ganera, B1, B2 edo C1 mailako azterketak prestau gura dabenek, berenberegiko ikastaroak eukiko dabez, azterketa-egunerako egokituta. Eta online ikasteko aukerea be badago.

Goi-mailako ikasketak be egin daitekez, kasurako C2 prestetako, edo itzulpenak egiten ikasteko.

Eta amaitzeko, gai bereziak ikasteko eskolak dagoz, bizkaierea edo mintzamena lantzekoak adibidez.

Argibide zehatzak gura izan ezkero, webgunean dagoz, edo bulegora deitu. Animau euskera ikastera!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.