Badoa aurtengo ikasturtea. Lehenengo eskolak irailean hasi baziran be, gehienak urrian zehar joan dira hasten.
Une honetan bai Boluetan bai Colonen emoten dira eskola presentzialak, batuaz eta bizkaieraz. Horri gehitu behar jako autoikaskuntza. Azken horretan, iaz baino ikasle gehiago daukaguz, ganera.
Baina gure egoitzetan ez eze beste hainbat lekutan irakasten gabilz. Ikastetxeetan, kasurako: BAM, Sodupeko Avellaneda, Begoñazpi Ikastola eta Peñaskal Kooperatiba, orain arteko moduan, eta aurten Sopuertako San Viatorren be bai. Eta Iparragirre ikastolan ikasleen guraso talde bi sortu dira.
Erakundeetan be jarraitzen dogu eskolak emoten: BFA, BBNN, Bilboko Udala, Segurtasun Saila eta IVAP. Holakoetan danetarik emoten dugu: mintzamena, trebatze-eskolak, euskalduntzeko eskolak…
IRALE programan hainbat ikastaro emoten gabilz hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasunaren ganean, ikastetxe honeetan: CEIP LEKEITIO HLHI (3 talde), IES MUSKIZ BHI (3 talde), ANOETA IKASTOLA HLBHIP (talde bat)
Enpresei jagokenez, iazko bezeroakaz jarraitzen dogu: Mainatzen, Biscaytik, Innobasque, Bilbao-Metropoli 30, Ihobe. Eta bezero barria dogu aurten Azkuna zentroa. Horreetan be, danetarik irakasten dogu.
Zornotzako Udalak eskatuta, bizkaierazko ikastaroa emongo dogu herritarrentzat.
Guztira, gitxi gorabehera, iaz beste klase izango dira.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.