Labayru Gaur

0

Berrizko Kultur Etxean, abenduaren 15ean, Berriz, metalez eta ekinez hazia izeneko lana aurkeztu dabe Orlan Isoir Berrizko alkateak, eta Akaitze Kamiruaga Labayruko zuzendariordeak.

Berriz, metalez eta ekinez hazia lanak euskarri bi ditu, bideoa eta liburuxka. Bertan industrializazinoak XX. mendearen erdi aldean herrian izan eban eragina aztertzen da. Industrializazino prozesu horrek ondorioak izan zituan arlo askotan: bizimodu tradizionalaren bilakaera, industriagune barriak, kanpoko beharginak etortea, etxebizitza modernoak eregitea, gizarte arloan (hizkuntzan, ohituretan…).

Prozesu hori zuzen-zuzenean bizi izan eben herriko lekukoen testigantzetan oinarrituta dago. Eurei bideo-grabazinoak eginda jaso da informazinoa.

Aurkezpenaren ostean bideoa ikusi dabe. Ekitaldian barri-emoileak eta herritarrak egon dira eta asko disfrutau dabe, baita eskertu be halango lan bat egitea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.