Labayru Fundazioa orain dala 40 urte sortu zan, Bizkaiko gizartean txertatuta. Urteurrena dala-ta, aurten hainbat ekitaldi egin ditu. Eta horren harira, gaur ekainaren 14an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua Derioko egoitzan egon dira.
Labayruko arduradunek egin deutsie harrerea, Jokin Gorozika presidenteak eta Adolfo Arejita zuzendariak. Ondoren, Zuzendaritzako eta Artezkaritzako kideak agurtu dabez, eta egoitzan bisitea egin dabe beharginak agurtuz.
Ander Materolak gidatuta, bibliotekako fondoak zeintzuk diran, zertarako batu diran, zelan erabilten diran zuzenean ikusteko erea euki dabe.
Bisitaren ostean, Adolfo Arejitak Labayruren lan egiteko modua eta etorkizunera begira dagoala azpimarratu dau bere berbaldian, eta Iñigo Urkullu lehendakariak Bizkaiko erakunde honen ekarpena goratu dau.
Amaitzeko, agintariok Labayruko arduradunakaz batzartu dira, orain arteko hartu-emona eta aurrera begirako kezkak alkarregaz konpartitzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.