www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoari buruzko saioak emoten gabiz herriko ikastetxeetako irakasleei, materiala hobeto ezagutzeko eta zelan eta zertarako erabili daiteken erakusteko. Lana agirian dago interneten, baina orain saio praktiko honeen bitartez, eskoletan emoten dauen etekina ateratea da helburua.Lekuan lekuko berbeta eta kulturak zelango garrantzia dauken ikusita, Udalak bultzatuta egin da proiektu hau. Lan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, landu eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertatzeko moduko material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da.
Materialok era didaktikorik egokienean prestau dira, ikastetxeetan irakasleek edota etxean gurasoek umeekin erraz erabiltzeko modukoak izan daitezen.
Hezkuntza zikloen arabera antolatuta dago: 0- 3 urte, 3-6 urte eta 6-8 urteko umeentzat.
Materiala euskera batuan aurkezten da, baina beti be batuak ontzat emoten dituan bizkaierazko egiturak sartuta eta Mungialdeko barianteko lexikoa kontuan hartuta. Bideoetan ostera, lekukoen erregistroa batzen da, bertoko-bertokoa. Ganera, ahozko formei garrantzia emon gura izan jake.
Interaktiboan batetik unidade didaktikoak dagoz eta bestetik material osagarriak. Unidadeak testuz, irudiz, bideoz eta audioz horniduta dagoz. Hona datu batzuk: 1.200 argazki, 200 bideo, 70 audio, 113 kanta, eta marrazkiak berenberegi lan honetarako Enrike Morentek eta Javier Galdosek egindakoak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.