Aurreko hiru urteetan lez, aurten be kursoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultadeko bigarren mailako ikasleei. Oraingo honetan, bizi dogun egoeragaitik, teknologia barrien laguntzaz, ikasleek hitzaldia gela desbardinetatik jarraitu ahal izan dabe.
Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe, horretarako ikusentzuneko bat sortu behar dabela. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa emoten jake. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutu eta umeen artean transmititzearen garrantzia nabarmendu jake batez be.
Zorionez, Euskal Herriko kultura ondarea sano aberatsa da eta eskolaren bidez era askotako gaiak lantzeko aukera emoten deusku. Horregaitik lehenengo pausua etorkizuneko irakasleek gure herri ondarea ezagutzea, ulertzea eta zabaltzea da; hurrengo belaunaldiak be altxor horren jaube egin daitezan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.