Labayru Gaur

0
Ander Manterola, Henri Errandonea, Gurutzi Arregi eta Jean Bordaxar Bidartean, Barandiaran Sarako erbestealdian bizi izandako etxean.

Ander Manterola eta Gurutzi Arregi irailaren 15ean Iparraldeko hiru persona esanguratsugaz batzartu ziran Sarako Herriko Etxean: Jean Bordaxar, Zuberoako pastoralgilea; Henri Errandonea, ‘Sarako ondarea’ elkartearen arduraduna; eta Michel Duver, Iparraldeko Lauburu Elkartekoa.

Ander eta Gurutziri alkarrizketa bana grabau eutsiezan, euskeraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, Jose Miguel Barandiaran zanari buruz, Saran don Jose Migueli omenaldi bat egiteko edo, material nahikoa batu ezkero, haren bizitzari buruz pastoral bat egiteko asmoaz dabilz.

Labayru Fundazioko kideek Barandiarani buruzko argitalpenak emon eutsiezan; Bordaxarrek, ostera, berak egindako pastoral biren testuak emon eutsiezan: Arrokiaga: Ameriketan euskaldunak eta Telesfono Monzon.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.