Labayru Gaur

0

Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izenburuagaz argitaratu barri dau Labayru Fundazioak Jabier Kalzakortaren tesi-lana. Liburuki bi dira, 1.500 orri ia, 75 balada-gai bederatzi ataletan, 5.000 aldaeratik gora. Lan honek mugarria ezarriko dau ahozko literaturako corpusetan, aurretik Resurreción Mª Azkuek eta Antonio Zavalak egin eben moduan.

Baladak poema narratiboak dira, kontakizun edo argumentu bat garatzen dabe, eta gai historikoak adierazten dabez, ahoz ahoko tradizinoan. Gure literaturako balada-gai batzuk geureak dira, baina beste batzuk paneuroparrak dira, hau da, Europako beste herrialde askotan be ezagunak dira.

Baladak aztertzeko arazoetako bat da zatika heldu izan jakuzala sarritan, eta zatiok zein gairi jagokozan jakitea ez da erraza izaten. Zatiak diran aldetik, kantu batetik bestera aldatzen dira bizi barria hartuaz eta horrek gatx egiten dau argumentuak osotzen.

Jabier Kalzakortaren ekarpena da orain arte ezagutzen izan diran aldaeretara, galduta, gordeta eta sakabanatuta egon diran beste asko eta asko ekarteaz ganera, jagoken gaiagaz lotu eta osotasuna ulertzeko argibideak emotea.

Lan hau urte askotako lan isil-ekinaren emaitza da, ikertzaile zuhurrak bakarrik topau eta identifikau leikezan zuloetatik bila ibili eta gero.

Edizinoa Labayru Fundazioak egin dau, BBK Fundazioagaz batera eta Markinako Udalaren laguntasunagaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.