Labayru Gaur

0
Jabier Kalzakorta, Labayruko eta Deustuko lagunakaz.

Jabier Kalzakortak Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa lana aurkeztu dau. Unibersidaderako egindako tesi-lana da berez, eta hor batu ditu orain arte ezagutzen diran balada eta balada-zati guztiak. Bere helburua jatorriko iturrietara jo eta testuak zehatz eta manipulau barik emotea izan da.

Antonio Zavala zanaren lorratzetik, 75 balada-gai landu ditu. Bere ekarpenik handienetakoa da ezezagun ziran aldaerak gehitzea beste biltzaile batzuek egindako bildumetara. Etxe, kamara, korta, liburutegi, biltegi eta era guztietako gordelekuetan ibili da Euskal Herri osoan holangoen bila, eta bai topau be harribitxi zoragarriak. Berak esan dauen moduan, makinatxu bat pausu egin ditu ezer topau barik, baina kanturen bat aurkitu orduan, orduan bai poza.

Ahoz lehenago kantatzen ziran, eta orain dala 30-40 urte batzen ziran baladak hondino. Gaur egun guztiz aldenduta dagoz memoriatik, kantari ezagunen bitartez ezagutzen ditugunak izan ezik.

Aurrerantzean erreferentziako lana izango da hau, euskal herri-literatura ezagutu edo landu gura dauen edozeinentzat.

Labayru Fundazioak argitaratu ditu liburukiok, BBK Fundazioaren eta Markinako Udalaren laguntzaz.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.