Labayru Gaur

0

Gure hizkuntzak berezko dituan esamolde kolokialei ikusgarritasuna eta zabalkundea emoteko ahaleginean jarraitzen dogu @botabaunibertsoa-n. Beti umorea oinarri hartuta eta asmakizun, hieroglifiko, inkesta, erronka eta antzeko jokoen bitartez, esamoldeen esangura eta erabilera ugariak erakusten doguz erabiltzaile eta jarraitzaileakazko alkarrekintza bultzatuz.

Hainbat arpegi ezagun batu jakuz

Asko dira euren laguntasuna opetsi deuskuenak, eta bideo eran, euren herrietan darabilezan esamolde kolokialen barri emon deuskuenak, erregistro informalago baten jarduteko orduan erabili geinkezan baliabide linguistikoak agirira atera daiguzan gure unibertsoan. Ekarpen ugari jaso doguz, euren artean Julian Jantzi, Ainhoa Etxebarria, Alex Sardui, Itziar Atienza, Dj Bull edota Izaskun Moyanorena.

Zozketak, lehiaketak eta sekulako sariak

Uda aurreko fasean, @hika_basque_brand markako kamisetea eta @borobilarenertzetik-ek ekimenerako berenberegi diseinautako boltsea zozkatu genduzan. Eta lehenengo fase horri amaierea emoteko, argazki-lehiaketa bat antolatu genduan pepe eginda bizi esamoldeari loturikoa. Hainbat argazki bialdu euskuezan eta danetan originalenak Polaroid kamara ederra irabazi eban.

Bigarren fasea martxan da

Uda aurreko dinamikeari jarraituta, arpegi ezagun barriak, esamolde original eta zelebre gehiago, proba eta erronka dibertigarriak, zozketak, lehiaketak eta… SARI UGARI eukiko doguz bigarren fasean be.

Oraingo honetan, eta ikasturte barriari hasiera atsegina emon guran, #ukalondoajan erronkea ipini dogu martxan Julian Jantzi aurkezlearen eskutik. Parte hartzeko, esamoldeak berak adierazoten dauen moduan, parte-hartzaileak ukondoa mihinagaz ikutzen edo behintzat ahalegintzen agertu beharko dira eurek grabautako bideoan. Gero Instagramera igon beharko dabe eta parte-hartzaile guztien artean @zatzaizkit markako produktu-sorta ederra zozkatuko dogu. Bideoak igoteko epea irailaren 24tik urriaren 1era artekoa izango da.

Jarraitu eiguzu @botabaunibertsoan eta batu zaitez zeu be #ukalondoajan erronkara!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.