Labayru Gaur

0

Javier Arrieta (Ondarroa, 1976) Labayruko Artezkaritzako kidea dogu 2017tik. Lanbidez Deustuko Unibersidadeko irakaslea da Zuzenbide Fakultadean eta Deusto Business School deritxonean. Zuzenbidean graduatua eta doktorea da bera. Behargin handia izateaz gainera, zaletasun asko ditu eta horrek eroan dau hainbat gai jorratzera orain arteko ibilbidean. Han eta hemen argitaratutako euskerazko idatziak batu egin ditu orain webgune baten. Egunotan Ondarrun eta Deustun bertan aurkeztu dau bere lan oparoaren erakuslehioa.

Idatzien gaiei erreparatuta, hainbat adar landu dituala ikusiko dogu: herriko kontuak, literatura-sorkuntza, aktualidadea, zuzenbidea, etnografia. Beti euskeraz, han eta hemen. Ondarrutarra izanda, herriko eta eskualdeko aldizkarietan agertu ditu idatzietako asko: Karmel, Arranondo, Ondarroa… Beste hedabide orokorragoetan be asko argitaratu dau: Noticias taldeko egunkarietan, Berrian eta Hitzan besteak beste. Eta sareko aldizkarietan, EnpresaBidea eta Ttap kasurako.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.