Labayru Gaur

0
Eguzki Labayrun ahotsa grabetan.

Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta.

Ideia interesgarriak dakarz. Kasurako, gazteen euskerazko konsumoari buruz “Nik gauza bati garrantzi handia ematen diot: grabatutako gauzak euskaraz ondo atera daitezela. Igar dadila euskara dela, eta ez euskañola. Hori oso mingarria baita euskaldunen belarrirako”.

Ahozkotasuna ia ez dan jagon galderari honetara erantzuten deutso: “Ez, zuzentasunari eman zaio garrantzia; eta ez diot garrantzirik ez duenik. Baina irudimenari ateak itxi egin dizkiogu”.

Eta etorkizunari begira: “euskaraz Internet ondo erabiltzen erakustea niretzat ezinbestekoa da”; “Gure hizkuntza irudiz sortu da, eta hori landu beharko litzateke, ahozko hizkuntzarako”.

Artikulua irakurteko sakatu hemen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.