Karmelo Etxenagusia zanaren lobeak, Karmele Etxenagusiak, Labayrura ekarri ditu osabearen materialak. Etxean euki dituan hainbat karpeta, papel, grabazino, kantu… Labayruko Euskal Bibliotekan hobeto egongo dirala-ta, bertara ekarri ditu Mikel semeagaz batera.
Karmelo Labayruren sorreran zutabe handia izan zan, Derioko Udako Ikastaroaren arimetako bat, irakasle paregabea, literaturzalea, hainbat materialen egilea… Gotzain laguntzaile izan eta gero, hainbat gauza egiteko gogoa eukan, baina ezertarako asti barik joan jakun. Lanen bat hasita itxi eban, beste material asko batuta baina ordenau barik, asmoak.
Haren hiru lobek banatu ebezan osabearen ondasunak. Karmelek orain Labayrura ekarri ditu gure arloagaz zerikusia euki leikien materialak. Hainbat karpeta eta kutxa dira. Danak astiro-astiro begiratu beharko dira, katalogau eta ondo gorde, bihar-etzian konsultetako moduan egon daitezan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.