Labayru Gaur

0

Martiaren 18an zabaldu da ‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ izeneko erakusketa Bilboko Euskal Museoan. Kili-Kilik aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori dala-ta, ibilbide horretako mugarri nagusiak ikusgai dagoz bertan: jarduerak, egileak, laguntzaileak, argitalpenak etab.

Hemen argazkiak ikusgai.

Inaugurazinoan, prentsaurrekoan parte hartu dabe: Museoko zuzendariak, Sorkunde Aiarzak; Museoko presidenteak, Nekane Alonsok; Labayru  Fundazioko zuzendariordeak, Igone Etxebarriak; eta Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok.

Ekitaldi publikoan Kili-Kiliren lagun asko eta asko batu gara: Jose Antonio Retolaza eta Lander Gallastegi arduradunen familietakoak; Iñaki Egurrola Euskerazaleak alkartearen izenean; Bilboko Udaleko hainbat ordezkari; Euskal Museoko arduradunak; Kili-Kiliren laguntzaile eta jarraitzaile asko; eta Labayru Fundazioko laguntzaile eta beharginak.

Aurkezpena egin eta erakusketa ikusteko aukerea egon da. Horren ostean, San Anton Abesbatzak kantaldia egin dau, eta amaitzeko lagunarte gozoan kopaua hartu dogu.

Erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da zabalik.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.