Labayru Gaur

0

Maiatzaren 19an hasi gara Labayru Fundazioan kreatibidade tailerrak egiten. Plan estrategikoan aurrera begira egin beharrekoen artean produktuen kartera barritzea jarri genduan helburutzat, eta horretarako izango dira holango tailerrak. Lau egingo ditugu orain, bi 19an eta beste bi hilaren 25ean. Tailerron helburua da gai baten inguruan leku eta lan arlo ezbardinetatik datorren jente talde bat batu eta gai horri buruz ahalik eta idea gehien ateratea. Idea guztion artean batzuk baino ez dira izango egingarri, eta horreetatik be lehentasunak erabagi beharko dira.

Lehenengo ekinaldi honetan talde bitan gai bana landu dogu: batean guk lantzen ditugun arloetatik hezkuntzan euskera eta euskal kultura zabaltzeko zertan lagundu geinken; eta bestean, etnografiako edukiak gizarteratzeko ideak.

Dozena bat laguneko taldeak egin ditugu, Vesper Solutions enpresako teknikariek gidatuta, eurek ezarritako metodologiagaz behar egiteko. Saio oso atseginak izan dira, eta hainbat idea, asmo eta gogoeta atera doguz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.