Labayru Gaur

0

Orain hile batzuk ekin geuntsan, kulturartekotasuna sustatzea helburu dauan “Mundubete jai” proiektuari, Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan.

Gure gizartea gero eta anitzagoa da; gero eta jatorri, hizkuntza eta kultura gehiagoko jentea bizi da Bilbon. Eta hain zuzen be, proiektu honen bidez, urian bizi diran kultura desbardinetako jaiak ezagutarazo gura deutseguz bilbotarrei: ohiturak, errituak, jateko bereziak, siniskerak, dantzak, musikak, jolasak, jantziak…

Lehenengo urratsa jaiok identifiketea izan da, sei guztira; komunidadeentzat esanguratsuak diranak.

Eta, asteon, Txinako Urtebarriari buruzko informazinoa batzen hasi gara. Horretarako, besteak beste, hainbat lekuko alkarrizketau doguz, Zeyi Chen eta Nan Huang.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.