Kulturartekotasuna eskuartean daukagun lan-ildoetako bat da. Joan dan urtean Munduenea proiektuko ipuinen bitartez hasi ginan arlo horretara hurreratzen. Aurten beste pausu batzuk egiten gabilz, tarteko dala gaiari buruz eztabaidatzeko jardunaldia.
Helburua da gogoeta egitea, esperientzia batzuk partekatzea, eta aurrera begira hurrengo lehentasunak zeintzuk diran jakinda, jardunbide batzuk bideratzeko plangintza egitea.
Jardunaldia urriaren 24an izango da, BBK Kunan, goizeko 9:30-13:30 bitartean. Sartu hemen izena emon gura izan ezkero.
Hasteko, Amelia Barquínek “Kulturartekotasuna orain eta hemen. Zenbait gogoeta” gaiari buruzko sarrerea egingo dau.
Hurrengo, hiru esperientziaren barri hartuko ditugu: Rocío Luces Getxoko ‘Egizu’ taldekoak “Zubiak bi norabide: Kulturartekotasuna lantzen Getxon” gaia erabiliko dau; Quinndy Akejuk “La nación africana Yórùbá”; eta Onintza Olaizola Euskaltzaleen Topagunekoak “Hizkuntz aniztasuna eta euskararen arteko zubia, Auzoko” proiektuaren barri emongo dau. Eurokaz mahai-ingurua egiteko aukerea eukiko dogu.
Amaitzeko, lan-saioa egingo dogu bakotxak bere arloan ikusten dituan preminak eta proposatuko leukezan egitasmoak danon artean bideratzeko.
Jardunaldia profesional mota guztiei bideratuta dago: irakasleak, arlo guztietako udal-teknikariak, aisialdiko profesionalak… Baita beste herrialde batzuetako komunidadeetako kideei be.
Euskera-gaztelania itzultzeko interprete-zerbitzua egongo da.