La Cantabria egunkaria 1892tik 1897ra Bilbon argitaratu zan egunkaria da. Egunero ateraten zan, asteko egun guztietan astelehenetan izan ezik. Guztira 1615 zenbaki atera ziran, lehenengoa 1892ko irailaren 1ean eta azkena 1897ko azaroaren 17an.
Egunkari foruzalea, katolikoa eta karlismoaren kontrakoa da. Edukiari erreparau ezkero, hurreko barriak, nazionalak eta Europakoak emoten ditu.
Euskal Bibliotekak errepikatuta daukazan aleen trukea egin ohi dau, beste liburutegi batzukaz, saltzaileakaz nahiz norbanakoakaz. Gurean egozan material errepikatu batzuen trukean, XIX. mendeko liburu eta aldizkari karlista batzuk eskuratu ditugu. Pilo horren barruan La Cantabria egunkari hau da garrantzitsuena.
Euskal Herriko liburutegietan beste inon ez dogu aurkitu egunkari horren erreferentziarik, beste inon ez dagoalakoan gagoz.