Labayru Gaur

0

Euskera ikasten dabenen omenezko ekitaldi lez hasi ziran literaturearen klasikoak irakurtzen. Aurten, hamaikagarren edizinoan, euskara batuaren 50. urteurrena eta Euskaltzaindiaren 100. urteurrena be gogoan euki gura dauz hamabi orduko irakurraldia antolatzen dauan Bilbo Zaharra euskaltegiak.

Bizkaiereari be keinu bat egingo deutso aurten ekimenak, eta Txomin Agirreren Kresala liburua da irakurriko daben obra. Labayru Fundazioak Ondarroako idazlearen obra klasiko horren edizino barriztua argitaratu eban 2004. urtean, eta gura duenak Labayru dendan erosi leike.

Ehunka izango dira bagilaren 7an Arriagako irakurraldian bat egingo daben euskerazaleak, eta Labayruko langile eta ikasleak be han egongo dira, Ondarroako idazle klasikoaren Kresala esku artean. Urteroko modura, Labayruk be ekarpena egin gura deutso ekimenari, euskereari eta literatureari.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.