Labayru Gaur

0
Adolfo Arejita, Jokin Azkue, Miren Josune Ariztondo, Ziortza Eguren, Leire Aragon.

Hiztegi fraseologiko batek hizkuntza biziaren esaldi neurriko esamodu esanguratsu eta adierazgarriak jasotzen ditu. Halango esamoduek irudi bidez adierazten dabez kontzeptuak, eta hizkuntzatik hizkuntzara aldatu egiten dira irudiok.

Hiztun komunidadeek euren mundu ikuskera adierazteko irudiak sortzen dabez, eta halan osotzen dira erregistroak, komunikatzeko bide bereziak. Ahoz dala nahiz literatura bidez dala, halango asko hizkuntzaren parte bihurtzen diranean errepertorio lexikografikoaren barruan sartzen dira.

Labayru Hiztegi fraseologikoaren oinarria Labayru Hiztegia euskera-erdera bera da, han be honeetariko asko jasota dagoz eta. Lehenengo pausua emon da, gaztelaniazko 3500 esamoduko corpusa dala abiapuntua. Horri honezkero 18000 ordezko eman jakoz euskeraz, beti adibideen bitartez erabilteko kontestuak ondo erakutsita. Horrezaz ganera, sinonimoak be badagoz.

Egitasmo hau luzerokoa da, jarraikoa, egunero-egunero elikatu eta barritzen dana. Erabiltzaileak be bere tartea dauka oharrak eta konsultak egin ahal izateko.

Hiztegi fraseologikoa Labayru Hiztegiagaz batera web bakarrean dago helbide honetan: www.hiztegia.labayru.eus.

Aurkezpenean, Jokin Azkue, Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaria; Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako ahalduna; eta Leire Aragon, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendaria egon dira, Adolfo Arejita eta Ziortza Eguren Labayru Fundazioko ordezkariakaz batera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.