Labayru Gaur

0

Aurreko urteetan lez, 2023an be urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira hainbat udalerritan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaikoa erakundeak holan eskatuta, aurten Labayru Fundazioak hartuko dau Jardunaldi horreen edukiei jagoken koordinazinoa.

Aurten landuko dan gaia Ondare Immateriala izango da. Gure kultura ondarea oso aberatsa da, baina sarritan horreri buruz hitz egitean artistikoa, historikoa edo arkeologikoa etorten jaku burura, ondasun materialei lotutakoa. Baina gure kultura ondarea ezin daiteke aztertu ondasun immaterialak kontuan hartu barik: ohiturak, jaiak, siniskerak, bizibideak, errituak, errezetak, jokoak… Pertsonen eguneroko bizimodua era horretako ondasunez beteta dagoelako.

Programea osatzen hasteko, otsailaren 14an, goiz eta arratsaldeko saio bikotxaren bidez, Akaitze Kamiruagak Ondare Immaterialaren arlo desbardinak eta bakotxaren azpiatalak eta adibide zehatzak azaldu deutsiez Ondare Aretora hurbildu diran udaletako eragileei.

Beste batzuetan egin dan moduan, guztien artean urrirako agenda bete-betea prestauko dabe bizkaitarron gozagarri.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.