Labayru Gaur

0
Gabin Azaola, Adolfo Arejita, Juan Mari Uriarte, Jokin Gorozika, Igone Etxebarria.

Martiaren 27an egin dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko batzarra. Mahaiburu Juan Mari Uriarte gotzaina eta Labayruren sortzaileetako bat egon da. Haregaz batera, Jokin Gorozika Artezkaritzaburua, Adolfo Arejita zuzendaria, Gabin Azaola diruzaina eta Igone Etxebarria idazkaria.

Hirurogeta hamar lagun batu dira Bilboko Rekalde aretoan. Aurreko urtetik hona hildakoak gogoratuz heldu deutso presidenteak, Jokin Gorozikak, eguneko gai-zerrendea.

Hiru puntu landu ohi dira batzar horretan: jardueren kontu emotea, aurreko urteko kontuen argiketa eta aurtengoaren aurrekontua onartzea, eta Artezkaritzako kide bi barriztetea.

Jardueren barri emotea bideo baten bitartez egin da: alde batetik zerbitzuen barri emon, hau da, itzulpen zerbitzua, eskolak, normalizazino planak, Eleketan kultura zabaltzeko programa; eta bestetik, ganerako egitasmoena, hau da, lexikografia, etnografia, herri ondarea, hizkuntzalaritza eta liburutegia.

Datu ekonomikoak azaldu eta onartu egin dira. Egoera ekonomikoa ondino ez da on-ona, baina mezua positiboa izan da, egonkortu egin dalako eta diru-sarrera barriak lortzen goazelako.

Ikusi jardueren laburpenaren bideoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.