Labayru Gaur

0

Hiru erakundeok hitzarmen markoa sinatu dabe lau urterako, aldi horretan alkarregaz jarduteko urtean-urtean adostutako egitasmoak beteteko. Hitzarmen horren aterpean, Labayru Fundazioak mendebaldeko euskerea lantzen, finkatzen eta zabaltzen jarraitzeko ardurea hartzen dau, lexikografia eta gramatika arloetan batez be.

Gaurko agerraldian parte hartu dabe Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Igone Etxebarria Labaryru Fundazioko zuzendariak.

Herri-aginteentzat Labayru erakunde erreferentea da euskera gaietan, bertako hizkuntza-eredua finkatzeko, corpusa ugaritzeko eta euskerearen sustapenerako. Lorea Bilbaok esan dau, Labayruk egoitza Bizkaian euki arren, bere lana Euskal Herri osorako egiten dauela, eta berak egindako ekarpena ezinbestekoa dala euskal hizkuntza eta kulturarako orokorrean. Bingen Zupiriak be berretsi egin dau Jaurlaritzaren konpromisoa Labayrugaz, Bizkaitik Euskal Herrirako proiekzinoagaitik, eta euskerearen corpusean eta gizarteko hainbat arlotako erabiltzaileen artean izandako eraginagaitik. Igone Etxebarriak, egindako aitortza eta konfiantza eskertzeaz ganera, konpromisoa hartu dau euskerea zabaltzen eta kulturaren transmisinoa ziurtatzen jarraitzeko.

Hitzarmena beteteko, hiru erakundeon ordezkariek osotutako Jarraipen Batzordeak adosten ditu urtean urteko egitekoak eta aurrekontua, eta bertan emon behar dabe ontzat bitartean egindakoa. Hitzarmen hau 2021-2024 epealdian egongo da indarrean, eta aurretik, 2000. urtetik, egindako beste hitzarmen batzuen jarraipena da, izan be, hiru erakundeon arteko lankidetza aspaldi-aspaldikoa da.

Ikusi prentsaurrekoa hemen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.