Labayru Gaur

0

Ikasturte osoan euskerako eskolak emoten egon gara gure euskaltegietan zein kanpoko enpresa, udal eta ikastetxeetan. Pandemiaren eraginez, eskolak egokitu behar izan genduzan eta ikasturtea etxetik, linean, amaitu genduan ikasleek zein irakasleok.

Udeagaz batera, DUEI (Derioko Udako Euskal Ikastaroa) etorri zan eta euskaltegira buelta ginan. Aurtengoa DUEIaren 51. edizinoa izan da. Berezia, segurtasun-neurriak atondu behar izan genduzalako; baina bi hamabostalditan Boluetako eta Coloneko euskaltegietan euki doguz ikasleak, eta gu pozarren, barriro geletako bizitasunaz gozatzen.

Ikasturtea eta udako trinkoak amaitu dira, eta oin Labayruko irakasleon txandea da. Izan be, oporrak hartu orduko, aste honetan eta hurrengoan lau eguneko barne prestakuntza-ikastaroa daukagu, gure bizkaierea lantzeko: alde batetik,  lexiko eta gramatika mailan birziklau, eta, bestetik, bizkaierazko alfabetatzeetako mailetan emon beharreko edukiak eta daukaguzan materialak eta baliabideak bergogoratu. Adolfo Arejita, Gorane Intxaurraga eta Ana Oar-Arteta dabilz irakasle eta Labayruko 20 bat irakasle eta behargin ikasle. Izan be, ondo irakasten segiduteko, egunean jarri beharra dago.

Birziklatze-ikastaro honen ostean, Labayruko irakasle eta langileok oporrak hartuko doguz, abuztuan  merezitako deskantsua hartzeko. Irailean gure bizkai-euskerea birziklauta eta indarbarrituta bueltauko gara, ilusino handiz datorren ikasturtea prestetako.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.