Labayru Gaur

0

Apirilaren 27an egin dogu Labayruko laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, Adolfo Arejita Artezkaritzako buruak gidatuta.

Hasteko, joan dan urtetik hildako laguntzaileak gogoratu ditu. Gero Akaitze Kamiruaga idazkariak igazko batzarreko akta irakurri eta onartu egin da. Horren hurrengo igazko jardueren laburpena eta kontuak aurkeztu dira, aurtengo aurrekontuagaz batera, eta horreek be onartu dira.

Igaz urte nahiko ona izan zala esan daiteke, erakundea nahikoa errekuperau zan aurreko urteko egoeratik, eta aurten pandemia aurreko normaltasunera itzulita dagoala esan daiteke. Gabin Azaola diruzainak laburtu ditu urteko jarduera ekonomikoaren ondorioak, aurrera begirako aurreikuspenagaz batera. Hainbat asmo barrigaz aurrera egiteko gogotsu gagoz.

Artezkaritzako kideak barriztetako puntuan, aurten Jokin Gorozikak itxi dau guztiz Artezkaritza, 20 urtetik gora kide eta 17 urtean presidente izan eta gero. Aldi luze horretako lana eskertu jako, beti hain eskuzabal eta fin jardun izan dauelako, erakundea artez gidatuz. Haren lekurako Xabier Manterola aukeratu da, hau be laguntzailea dana gazte-gaztetatik.

Aurten be pandemiaren eragina igarri dogu jentearen parte hartzean, baina batzarra orokorrean ondo joan da eta pozgarria izan da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.