Labayruko laguntzaileek urteko Batzar Nagusia egin dabe apirilaren 22an Bilbon, BBK Gelan, Adolfo Arejita Artezkaritzaburuak gidatuta. Batzarrera batu dira, alde batetik, laguntzaileak, eta bestetik, Labayruko helburuakaz bat egiten daben hainbat lagun. Eurakaz batera, herri-agintariak be egon dira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzatik, Leixuri Arrizabalaga, Isaak Amezaga eta Begoña Ibarra Bizkaiko Foru Aldunditik, Amaia Arregi eta Eider Inuntziaga Bilboko Udaletik. Andres Urrutia euskaltzainburua be bertan izan da.
Batzarrean zuzendaritzak aurreko ekitaldiko jardueren laburpena aurkeztu dau bideo baten bitartez. Euskerearen irakaskuntza, normalizazino-planak, itzulpenak, ondareko eta lexikografiako egitasmoak eta erakunde-harremanak azaldu dira bertan.
Horrez ganera, diru-kontuak aurkeztu eta onartu dira, aurreko ekitaldiko itxierako datuak eta aurtengo ekitaldiko aurrekontua.
Batzarraren bigarren partea Ander Manterolari omenalditxua egitea izan da. Labayruko Euskal Bibliotekaren arimea izan da, eta horregaitik, aurrerantzean bere izena izango dau liburutegiak.
Amaitzeko, Igone Etxebarria zuzendariak aurrera begirako erronkak hartu ditu berbagai, teknologia eta kultura arloetako aldaketa handiek dakarren egokitu beharraren inguruan batez be.
Lagunarte gozoan amaitu da batzarra.