Labayruko Laguntzaileen urteko batzarra atzeratuta etorri da aurten, udabarrian egin beharrekoa zan eta. Urriaren 22an batzartu ziran Laguntzaileok, Indautxuko Karmengo eleizako aretoan. Beste urte batzutan baino jente gitxitxoago alkartuta, baina betiko erara egin zan.
Artezkaritzako presidenteak, Jokin Gorozikak, gidatu eban batzarra. Lehenengo agurragaz batera, aurreko batzarretik hona hildako laguntzaileak gogoratu zituan, eta batez be, Gurutzi Arregi, urte askoan Labayruko arima izandakoa.
Horren ostean, ohiko puntuak bete ziran: aurreko urteko batzarreko akta onartu, eta iazko jardueren laburpena, iazko diru-zuriketa eta aurtengo aurrekontua aurkeztu. Puntuok guztiok onartu egin ziran. Horren ostean, Artezkaritzako karguak barriztau ziran.
Amaitzeko, barriro be Gurutzi gogoan, bera hil zanean egindako bideoa ikusi genduan.
Ezohiko batzarra izan zan, berandu etorri zalako, eta gagozan egoeran egonda jente gitxiagok parte hartu ebalako. Baina bere egitekoa ondo bete zan, datorren urtean beste egoera baten ospatzeko esperantzeagaz.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.