Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioko laguntzaileen Batzar Nagusia egin dogu Bilboko El Carmen aretoan, ekainaren 21ean. Batzar Nagusian urteko jardueraren eta diru-kontuen barri emoten da, laguntzaileek onartzeko.

Jardueretan, 2020. urtea hain berezia izanda be, hainbat lan egin dira, beti be aldaketa aldaketaren ganean eginda urtea aurrera joan ahala. Halanda be, zerbitzu guztietan urte osoa kontuan hartuta hainbat behar egin dira: eskoletan onlineko eskaintza handitu, ohiko ikastaro batzuetan ikasle gehiago dirala ganera; itzulpenetan aurreko urtean baino lan gehiago; normalizazino-planetan gauza batzuk eten egin ziran, baina beste batzuk barriztau. Eta ikerketetan, hiztegia, ondarea, toponimia, liburutegia… danetan egin ditugu egitasmoak egoerara egokituta.

Diru-kontuetan, urte-hasierako aurreikuspenak guztiz aldatu ziran urtea aurrera joan ahala, baina azkenean emaitza bardintzea lortu zan. Eta aurtengorako, lehiaketa batzuen bidez, hainbat lan sartzea aurreikusten da.

Horrezaz ganera, beste puntu baten Artezkaritzarako kideak barriztau ziran, hurrengo lau urteetarako.

Pandemiak itxiten dituan baldintzen barruan bada be, jente mordotxua alkartu ginan urtean behingo Batzarra egiteko, hurrengo urtean beste era batera egin ahal izateko esperantzeagaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.