Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana izeneko liburua aurkeztu dogu Larrabetzun 2023ko martiaren 17an.
Baserria euskal kulturaren zutabe eta ardatzetako bat da, euskereagaz batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua eta lana batzen dituana, eta mendez mende personei identidadea emon deutsiena.
Baserrien jatorriko izendapenak gaur egun auzo-izen edo abizen bihurtuta dagoz. Baserriak emoten deusku izena. Horregaitik dauka liburu-bilduma honek ‘Izena eta izana’ azpititulua. Xalbador bertsolariak ‘Sortetxeari’ egindako bertsoetan esaten dau: ‘Munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena’.
Aurkezpenera herritar asko batu ziran. Ekitaldian, Igor Elordui euskara zinegotziak, alkatearen berbak ekarri zituan, toponimiak herriari buruzko informazino handia emoten dauela gogoratuz.
Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak baserriak identidadea emoten deuskula gogoratu eban, eta era honetako lanen bitartez gure ondarea ezagutzearen eta hurrengo belaunaldiei helaraztearen garrantzia azpimarratu eban.
Ziortza Artabe Labayru Fundazioko teknikariak, eta lanaren egile-taldearen izenean, erabilitako metodologia, kontsultautako iturriak, toponimoen gaineko ondorio batzuk, eta baserrien tipologia nagusia azaldu zituan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.