Labayru Gaur

0

Larrabetzuko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoz, Larrabetzuko baserriak eta etxeak liburua egin barri dogu. Argitalpenean, guztira, 162 etxe batu dira, danak 1900. urtea baino lehenago eregitakoak.

Behar hau 2007. urtean hasitako bidearen azken emaitza da. Orduan, hainbat artxibo eta iturri bibliografiko aztertu eta hustu genduzan; eta dokumentuotan gordetako izenak berreskuratu ostean, datu horreek Larrabetzuko lekukoakaz kontrastau ziran.

Ikerketa ha egin zanetik hona hamarkada bat baino gehiago pasau danez, erazkoa iruditu jaku informazino ha herriko lekuko hautatu batzukaz alderatzea, izenak bardin mantentzen diran jakiteko, zeintzuk aldatu diran, barriak sortu diran eta abar.

Baserri eta etxeen zerrendea auzoz auzo batu da; eta, etxe bakotxari, argazkiagaz batera, izen jasoa, ahozko formea eta leku-izen bakotxaren gainean agirietatik ateratako informazinoa gehitu jako.

Abenduraren 18ra arte, Udalak herritarren esku jarri dau liburuaren bertsino digitala, iruzkinak, ekarpenak edota zuzenketak jaso ahal izateko. Liburua Larrabetzuko Udalaren webgunean sartuta deskargau leiteke.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.