Labayru Gaur

0

Euskararen egunaren bezperan aurkeztu zan Laukizko Goiko Tabernan  “Dana emon bihar jako maite dan askatasunari (Lauaxeta)” ondare ibilbidea.

Ekitaldian besteak beste, Salvador Artaza alkatea eta María Fernández euskera teknikaria izan ziran, eta Labayru Fundaziotik Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Ibilbidea Erreskandon, Laukizek Urdulizegaz eta Gatikagaz muga egiten dauan parean hasten da. Handik Elexalderantz hurreratu, Gatikako lurretan sartu eta apurka-apurka udaletxerainoko bidea egiten dau. Herriko lau lekukok hartu dabe parte egitasmo honetan: Txema eta Enrike Urrutia anaiak, Iñaki Ostolozaga eta Begoña Barandikak. Eurei esker jaso doguz Laukizko aspaldiko barriak: errota kontuak, idi-probak, domeka arratsaldeetako jolasak… Horreez gainera, herriko semea izanik, aparteko lekua emon jako Esteban Urkiaga Lauaxeta idazleari be.

Herria itxuraz asko aldatu ez dan arren, bizimoduak ohidalango bueltea emon dau. Horren testigu da ondare ibilbide hau.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.