Labayru Gaur

0

Urriaren 10ean, iluntzeko 7.30ean, aurkeztu eban Laura Uruburu idazleak Katigatu ninduzun librea nintzena izeneko eleberria, bere jaioterrian, Gernikan, uriko Iñurrigorria izeneko liburudendan. Labayru Fundazioak argitaratua da liburu hau, Urbegi literatura sortan.

Ordubete inguruz jardun eban hogei bat lagunen aurrean (irakasle, kazetari, idazle eta beste) bere eleberriaren kanpo-barruak, azal-maminak puntuz putu garantzen. Hitzaldi ondo taiutu eta jositako baten, bizitasunez eta arintasunez zehaztu zituan obraren hainbat alderdi.

Historia nagusia, albo-historiak, pertsonaia-bikoteak, narraketa-erregistro diferenteak, une tragiko eta pozezkoak, sexua, naturaren presentzia, ezusteko mendekuak… “aurreak erakusten dau atzea zelan ibili” errefrauan itxuratutakoak. Herri-euskeraren erregistro eta bitxiak be balioetsi zituan.

Laura Mintegi eta Jabier Kalzakorta literatura-irakasleek, eleberriaren igaro dan urtarrileko aurkezpenean amabitxi eta aitabitxi izan ziranek Bilbon zehaztutako gaiak erabili zituan oinarritzat.

Bertarako ziran entzuleak nobelea irakurtera, edota berrirakurtera, gonbidatu zituan, literatura irakurtearen gozamena erreibindikatuz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.