Labayru Gaur

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak…

Lazkaoko beneditarren artxiboa euskal gaietarako puntako erreferentea da. Urte asko dira Labayruko liburutegiagaz eta Gasteizko Sancho el Sabio Fundaziokoagaz hartu-emon estua daukala, bai profesionala bai personala. Joan dan hilean Ander Manterolari egin geuntsan omenaldian be egon ziran batekoak eta bestekoak.

Hiruren artean beste lotura bat be badago, Luis Angel Gainzarena. Joan dan mendeko hirurogeiko hamarkadan hasita, artxiborik artxibo ibili da Gainza han eta hemen batzen dituan kartelak, liburuak, liburuxkak eta abar eroaten. Berari esker dagoz gordeta horreetako asko eta asko. Oraingoan be bisita honetan tarteko izan da, oso-oso etxeko dalako danentzat.

Liburutegiok bakotxak bere espezialidadea dauka, bai edukien esparruan, bai behar egiteko arloetan. Baina neurri handi baten alkarren osagarri be badira, eta halan jokatu izan dabe orain arte. Aurrerantzean be halan izateko pausuak emongo doguz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.