Labayru Gaur

0

Joan dan zapatuan, hilaren 18an, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin zan. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zan.

Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin eben. Emonaldiaren aurretik, eurek emondako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean.

Sei atal nagusitan, ia ordubiko ikusentzunezkoa atondu da. Bertan kontu ugari batu izan doguz, euskera ederrean gainera: eguneroko bizimoduko pasadizuak, lanbideetakoak, gerra eta gerraostekoak, andrazkoen lanak, jai-egunetakoak, txakolinari buruzkoak, kiro lkontuak…

Lan honetan lekukoak eurak dira protagonista nagusiak, herriko historia euren bidez azaltzen da: euren bizikera, euren esperientzia, eta euren oroitzapenen bidez. Herriko historia, lehenengo pertsonan kontetan da. Guztira 27 lekukoren testigantzak grabau dira.

Gauza asko geratu dira kanpoan, baina egongo da aukera etorkizunean be, beste egitasmo batzuen bidez, herriko ondarea gazteei eta umeei erakutsi eta transmitidu ahal izateko. Ze, azkenean horixe da helburua, batu eta transmitidutea, erakustea, zabaltzea. Horretarako laster gure Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.