Labayru Gaur

0

Joan dira urte batzuk Labayru Fundazioak Nerbioi-Ibaizabal Bailarako udal batzuekaz batera, Zuztarretatik ahora egitasmoa martxan ipini ebanetik. Ibilbide honetan hainbat lan argitaratu dira euskarri desbardinetan: unidade didaktikoak, kantuen bilduma, auzoetako ondare ibilbideen bideoak…

Aipatutako bideo horreen osagarri, orain 16 orrialdeko liburuxkak argitaratu ditugu Basaurin eta Galdakaon. Bertan bideoetan agertzen dan edukietan sakonduta, ibilbideetako gune edo puntu esanguratsuenak aukeratu, eta horreexen gaineko informazinoa emoten da, datu garrantzitsuenak nabarmenduta: ibilbidea bera mapan markauta (luzera, zailtasuna…); bidean aurkituko dogun ondarea: eraikinak eta ezaugarriak; inguru horretako bizimodua; paisaiak azken hamarkadetan izandako aldaketak… Testua argazki zahar eta barriakaz lagunduta dago eta bideoa deskargetako aukera emoten dauan QR kodea be badauka.

Orain arte hiru liburuxka argitaratu ditugu. Bi Galdakaon: Elexalde eta albo-auzoak eta Arteta ibilbidea: mozoiloa eta kukua; eta beste bat Basaurin: San Migel, herriaren sorrera. Laster izango da kalean Basauriko bigarrena, Ariz-Artunduaga-Lapatza-Ibarra auzoei jagokena: Ur bien laztana.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.