Labayru Gaur

0

Joan dan ekainaren 28an alkartu dira barriro Ander Manterola Euskal Bibliotekako arduradunak Lazkaoko Beneditarren Fundaziokoakaz eta Sancho el Sabioko arduradunakaz. Han izan dira: Deriotik Ander Manterola eta Jon Elorriaga; Lazkaotik Juan Jose Arregi eta Miren Barandiaran; eta Gasteizetik Carmen Gómez eta Jesus Zubiaga. Danen arteko zubi egin dau Euskodokeko Luis Angel Gainzak.

Gainza diktadura denporako kladestinidadetik dabil dokumentuak batzen: kartelak, pegatinak, liburuxkak, liburuak… Danetarik batzen dau eta hiru dokumentazino zentrootara eroaten gorde dagiezan. Hiruron artean aspalditik dago hartuemon estua eta oso ona. Arduradun zaharrenak honezkero jubilauta dagoz, baina halanda be, lantzean behin alkartzen dira euren adiskidetasunari eusteko eta liburugintzaz jarduteko. Ikasturte amaiera-uda hasiera honetan egin dabe azkeneko aurrez aurrekoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.