Irailaren 28an Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean batzartu ziran Kulturuneko zuzendaria, Francis López; Jon Bagüés, Eresbileko zuzendaria; Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio Fundazioko zuzendaria; Leopoldo Zugaza, Manuel Larramendi Bibliografia Institutuko zuzendaria; eta Ander Manterola eta Jon Elorriaga Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako zuzendaria eta zuzendariordea hurrenez hurren.
Batzar horretako gai nagusia izan zan erakundeotako liburutegiek udal-liburutegien zerbitzuei zertanlagundu leien, alde batetik; eta bestetik, alkarren artean trukatu leikien jakintza. Aurrerantzean sei hilerik behin batzartzeko erabagia hartu eben.