Aita Santi Onaindia zanaren omenez Zornotzako Udalak urte birik baten deitzen dauen bekako azkenengo emaitza aurkeztu dogu abenduaren 16an Zornotzan bertan. Oraingo lana Xabier Hernandez Llonak egin dau, orain urte bi beka irabazita. Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan izenburua dauka.
Izan be, Bigarren Hezkuntzako ikasle-irakasleen eta literaturako beste agenteen artean egindako ikerketa da, literatura irakasteko moduei buruz. Sarritan literatura irakastea irakurzaletasuna bultzatzeagaz nahasten da, berez gauza ezbardin bi izan arren. Baina zelan irakatsi literatura? Zelan ekarri gaurko Bigarren Hezkuntzako gazteak literaturara eta literaturako edukietara? Horixe aztertu dau egileak hainbat irakasleren ahalegin eta irudimenean oinarrituta.
Behin erronkak identifikauta, diagnostikoa egin dau egileak. Baina ez da horretan geratu, proposamen bat egin dau, praktikan ikasleakaz lantzeko.
Liburua ‘Aita Santi Onaindia beka’ bildumako 13. zenbakia da. Horreek urteak eta gehiago daroaguz alkarlanean Labayruk eta Zornotzako Udalak egitasmo honetan, Aita Santi Onaindia euskal literatura zabaltzen egindako lana gogoan hartuta, haren omenez literaturari buruzko ikerketarako beka deialdia egitea sortu zanetik. Emaitza oparoa da honezkero, eta eskertzekoa, halako udalak egiten dauen ahalegina kontuan hartuta.
Ekitaldi berean hurrengo deialdiko irabazlea nor dan iragarri dabe. Jon Mentxakatorrek Euskal Ipuin eta leiendak. Antologia eta azterketa izeneko egitasmoa egiteko hartu dau bekea. Orain urtebete dauka aurretik lana egiteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.