Campos Eliseosen urriaren 1ean egindako ekitaldian, Luis Angel Gaintzak Bilboko Udalaren saria jaso dau, “Bilbo Adinekoen lagun” saria, hain zuzen be.
Bilboko Udalak urtero, adineko hiru personari emoten deutsie holako saria Adinekoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan. Goizean adinekoen alkarteei harrerea egin eutsien udaletxean, eta arratsaldean sariak banatzeko ekitaldia. Sariokaz hainbat alorretan egindako ekarpena edota ibilbide oparoa egin izana saritzen da. Aurten Luis Ángel Gaintza, Julia Manzanera eta Miren Linaza izan dira errekonozimendua jaso dabenak.
Bilboko Euskal Kantuzaleen alkartetik, Luis Angel Gaintza proposatu eben sari horretarako, txistulari, zuzendari, irakasle eta orokorrean gure kantua, dantza eta kultura hedatzen ibili dalako hainbat urtetan.
Izan be, omendutako personei buruz, alkateak nabarmendu eban gaztetatik parte hartu izan dabela uriko bizitzan, kulturan, auzoetan, persona zaurgarrienakaz… eta gure gizartea, uria eta herrialdea hobetzeko lan handia egin dabela beren borondatez eta ahaleginez. Era berean, Bilboko iraganari, orainari eta etorkizunari, baita komunidadea egiteari egindako ekarpenari balioa emon deutso. Urtero emoten diran sariokaz persona horreen ibilbide altruista nabarmendu nahi da eta Bilboren, auzoen eta auzotarren bizikidetza eta bizi-kalidadea hobetzeagaz daukien konpromisoa aitortu.
Merezitako saria. Zorionak Gaintza!