Labayru Gaur

0

Unibersidade Ministerioak unibersidadeko ikasketak bikain egin dabezanak saritzen ditu urtero Karrera Amaierako Sari Nazionalaren bitartez. 2016-2017 ikasturtean graduau ziranen artean dago Maddi Dorronsoro, gure artean Gipuzkoako inauterien katalogoa egiten jardun dauena.

Maddik Gizarte Antropologiako Gradua bikaintasunez amaitu eban. Orduan Kutxaren Ikasketen Amaierako Saria eskuratu eta Eskoziara joan zan Gizarte Antropologiako ikerketa master bat egiten Aberdeengo Unibersidadean. Hori be bikain amaitu, eta ‘The Leverhulme Trust’ beka jaso eban Edinburgoko Unibersidadean Gizarte eta Politika Zientzietako beste ikerketa master bat egiteko. Horren ostean Europar Batasuneko boluntario izan zan –European Solidarity Corps (ESC)–, Materan (Italia).

Joan dan urtean Euskal Herrira itzuli zan Labayru Fundazioko egitasmoari ekiteko, ikertzaile gisa.

Zorionak Maddi! 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.