Labayru Gaur

0
Dorleta Alberdi, Aitor Ibarrondo, Ainhoa Alvarez, Miren Hernando, Kepa Ajuria.

‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.

Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak:

-Kepa Ajuria: Firestoneko behargina, enpresa arloko rolak eta baldintzak, Andra Mari dantza-taldeko dantzaria eta arduraduna urte askoan.

-Ainhoa Alvarez: IVEFeko ikaslea, Athleticeko jokalaria, kirol arloa.

-Miren Hernando: irakaskuntza, ikastola eta euskerako giroa, Ganguren mendi taldeko zuzendaritzako kidea urte askoan.

-Aitor Ibarrondo: eskola-kirola eta federatua, irakaskuntza, Galdakaoko txokoak.

Moderadorea Dorleta Alberdi kazetaria izan da.

Lekukotasunak oso egokiak izan dira, lau hizlariak eta moderadorea hainbat arlo ukutu dabez, hiru multzotan banatuta: etxe barrua eta familia; ikasketak, lana eta ogibideak; aisialdia eta herriko alkarteak.

Udaletxeko pleno aretoa ia bete egin da ekitaldirako. Guztiz interesgarria izan da bakotxaren esperientzia eta ikuspegia azaltzea. Ha ta guzti be, bardintasunerako egindako ibilbidea onartu arren, argi geratu da ondino asko dagoala egiteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.