Marijesiak edo Abendua izenez ezagutzen da Bizkaian Gabonetan herri batzuetan ohitzen dan kantu-errondea. Jesusen jaiotzako koplak abestuz etxerik etxe eske-erronda egiten da hainbat herritan. Batzuk abenduaren 23an bakarrik, beste batzuk Gabon aurreko bederatzi gau edo goizaldetan.
Ohitura horren barri emonaz liburua eta DVDa argitaratu ebazan Labayruk. Dokumentalaren bideoa orain youtuben jarri dogu edozeinek ikusteko moduan. Marijesiak Abenduko koplak
Gozatu kantuakaz eta ikasi gure ohituren ganean.