Otsailaren 14an Maruri-Jatabeko kulturetxea jentez bete da Maruri-Jatabeko baserriak – Izena eta izana izenburuko bideoaren aurkezpenerako. Labayru Fundazioak udalarentzet egindako bideoan, Maruri-Jatabeko baserrien ezaugarriak batu dira, kanpokoak zein barrukoak. Izan be, baserritik datoz gure abizenak, baita gure identidadea be.
Isaak Amezaga alkateak, herriarentzat holako egitasmoek dauken garrantzia azpimarratu dau.
Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak, herriari eta udalari zorionak eta eskerrak emon deutsiez ondareari holako garrantzia emotearren eta hurrengo belaunaldientzat lan hau egitearren.
Bideoan, alde batetik, Alberto Santana historialariak Maruri-Jatabeko baserrien ezaugarriak aurkezten ditu: kokapena, bilakaera, osagaiak, bereizgarriak, baserrien bilakaeran hiru aldi bereizita. Lehenengo aldikoak arotzen lana dira, XV. mende amaieratik 1640ra arte, eta Elortegi dogu horren adibide. Bigarren aldian, Lapurdiko adreilu eta teilaginen eragina dago, Mendietan ikusten danez. Eta hirugarrenean harginen lana da nagusi, Zabalabarrena adibide ederra dalaren bitartez.
Bestetik, herritarren lekukotasunen bitartez, bertako bizimoduaren barri emoten da: barruko distribuzinoa, osagaiak, bizimoduaren bilakaera, aurrerapenak eta gaurko egoerea. Oin dala 50 urtetik hona asko aldatu da aldeaetxeetako bizimodua. Lehen urik ez argirik ez komunik, ezta biderik be ez zan egoten. Oin adelantu guztiak dagoz, bizileku dotore bihurtuta dagoz baserriok. Lehenago unidade ekonomikoa ziran, oin ostera, inor ez da baserritik bizi.
Aldaketok baserriak bizirik dagozan seinale dira, eta momentuan momentuko egoeretara egokitzen jakin dabena.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.